XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Humanismoa eta Antzinate klasikoa

Humanistek denboran oso urrun ikusten zuten Antzinatea (antzinako edozer zen erakargarri beraientzat), baina pentsaerari zegokionez oso hurbil; Erdi Aroan, aldiz, kronologikoki gertuagokoa bazuten ere, haien pentsamoldetik urrunago geratzen zen [...]. Italiako Erdi Aroko eruditoek eta Italiako artistek hurrengo belaunaldiek baino hurbilago bizi izan zuten, noski, garai klasikoa [...]. Hori bai, humanistek, Antzinateko berezitasunaren eta esanguraren sentimendua berriro aurkitu zutenean, modan jarri zituzten XVI. mendean indusketak eta eraikuntza erromatarrekiko interes zientifikoa.

DRESDEN, S. Humanismo y Renacimiento. Editorial Guadarrama, Madril, 1968.

Antxietaren eskultura

Antxietak bere obran gauzatu zituen Migel Anjelen formak eta indarra, baina oinarrizkoa baino ez zuen hartu honengandik, taxu jasoa eta apokaliptikoa; maisuaren humanitate eta hutsalkeria klasikoak, ostera, desagertu egin ziren Antxietaren lanetan. [...] post-tridentinoa zen. Elizak mundua agindu izpiritualen arabera modelatzeko asmoa zuen garaian bizi izan zen.

ARRAZOLA ECHEVERRIA, M A. Errenazimentua Gipuzkoan. II. liburukia. Eskultura. Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, 1988.

Biluziaren garrantzia

[Biluzia] bizitzaren zergatia egiaztatu eta areagotzen duen guztia transmititzeko biderik egokiena izateaz gain, gizakien munduaren helbururik adierazgarriena ere bada berez. Eskultura grekoen garaiaz geroztik biluziaren garrantzia erabat ulertzen lehena Migel Anjel izan zen. Aurrez ere ikertu zuten zientifikoki, jantziek biltzen zuten figura irudikatzeko baliabide gisa. Biluziaren helburua biluzia bera zela ohartu zen Migel Anjel eta bere artearen helburu nagusi bihurtu zuen.

BERENSON, B. Los pintores italianos del Renacimiento. Bartzelona, 1954.